Arroila eguna

Ekitaldiak

Apirilaren 27an joanen gara egun pasa Erronkarira arroila-jaitsiera egitera eta euskaraz blaitzera.

JARDUERAREN HELBURUA EGUNA EUSKARAZ PASATZEA DA, BERAZ EUSKARAZ ARITZEKO GUTXIENEKO MAILA BEHAR DA PARTE HARTZEKO.

Bidaia
Parte hartzaileen autoetan joanen gara, auto bakoitzean joaten direnak moldatuko dira bidaia ordaintzeko.
Bazkaria
Nork bere janaria eramango du eta denok elkarrekin bazkalduko dugu.
Prezioa
35,00 €. Prezioan sartzen dena: arroila-jaitsiera egiteko beharrezkoa den materiala alokatzea, mendiko gidaren zerbitzua eta asegurua.
Norberak eraman beharrekoa
  • BAINUJANTZIA KIROL KAMISETA BATEKIN BATERA.
  • EGOERA ONEAN DAUDEN ZAPATILA, BOTA EDO TREKKINGAK.
  • ALDATZEKO ARROPA ETA ZAPATILAK..
  • JARDUERARAKO JANARIA ETA URA.
Oharra
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea eta gomendagarria da osasun arazoren bat izanez gero gidari abisua ematea.

IZENA NOLA EMAN

Arroila egunean izena emateko ezinbesteko baldintza da gutxieneko maila izatea egunean zehar euskaraz aritu ahal izateko.

Izena online eman dezakezu hemen klik eginda, euskaltegian bertan aurrez-aurre, edo telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.