IKASTAROAMAILAORDUTEGIAIRAUPENAEGUNAKORDU KOPURUAPREZIOA
Astean 4 egunez, egunean 2 orduz
(8 ordu astean)
A1-A2-B1-B207:00 - 09:00
09:30 - 11:30
Urriaren 2tik ekainaren 21eraAstelehenetik
ostegunera
266585 €
astean 3 egunez, egunean 2,5 orduz
(7,5 ordu astean)
A1-A2-B1-B217:00 - 19:30
19:30 - 22:00
Urriaren 2tik ekainaren 21eraAstelehen, astearte eta ostegunetan266545 €
astean 5 egunez, egunean 1,5 orduz
(7,5 ordu astean)
A1-A2-B1-B208:00 - 09:30Urriaren 2tik ekainaren 21eraAstelehenetik ostiralera266455 €

Ordutegiak

Ordutegi hauek orientagarriak dira, taldeak sortzen diren ordutegirik ohikoenak dira. Horrek ez du esan nahi ordutegi horietan guztietan maila guztietako taldeak izaten direnik. Ordutegi bakoitzean taldea sortzeko baldintza gutxienez maila bereko 8 lagun elkartzea da. Horiez gain, ikasleen beharren araberakoak ere izaten dira, goizeko 7etan hasita, gaueko 10ak arte.

Lanean txandaka ari bazara, arazorik gabe etor zaitezke aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez, betiere maila bereko taldeak goizean eta arratsaldean ari badira.

Erritmo apalagoa: B1 mailatik aurrerako ikasleek aukera dute astean bitan etortzeko, lautan etorri ordez.

Prezioak

  • Astean 8 orduko erritmoan 585,00 € ikasturte osoa
  • Astean 7,5 orduko erritmoan 545,00 € ikasturte osoa
  • Astean 6 orduko erritmoan 455,00 € ikasturte osoa
  • Astean 5 orduko erritmoan 420,00 € ikasturte osoa
  • Astean 4 orduko erritmoan 325,00 € ikasturte osoa

Matrikula eta ordainketa

  • Matrikula internet bidez egin dezakezu hemen klik eginda. Nahiago baduzu, euskaltegian bertan ere egin dezakezu, edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta. Bulego ordutegia: 10:00 – 14:00 astelehenetik ostiralera eta 18:00 – 20:00 astelehenetik ostegunera.
  • Ikastaroak hiru epetan ordaintzen dira. Ikasturte hasieran matrikula ordaindu behar da (150;00 €), eta ikasturtean zehar gainerakoa bi epetan (abenduan bat eta martxoan bestea).
  • Ordainketa banku igorpen bidez egiten da. Horretarako, zure kontu korronte zenbakia behar dugu. Deskargatu SEPA ORRIA (egin klik hemen), eta bidali guri e-mailez campion@ika.eus helbidera.

Nahiago baduzu, klaseak hastean bete dezakezu orri hori euskaltegian bertan.