UR asteburua

Ekitaldiak

JARDUERAREN HELBURUA EUSKARAZ ARITZEA DA, BERAZ EUSKARAZ ARITZEKO GUTXIENEKO MAILA BEHAR DA PARTE HARTZEKO.

Ekainaren 8an eta 9an UR ASTEBURUA eginen dugu. Bi egunetan uretan murgilduta ibiltzeko jarduerak prestatu ditugu, abentura dibertigarriak euskaraz bizitzeko!
Ekainaren 8an Irunberriko arroila ezagutuko dugu rafting lasaia egin bitartean, eta ekainaren 9an Burgi inguruko arroila batean barna jaitsiko gara saltoka, zilipurdika eta rapel egiten.
Egun batean bakarrik edo bietan eman daiteke izena.
Bidaia
Parte hartzaileen autoetan joanen gara, auto bakoitzean joaten direnak moldatuko dira bidaia ordaintzeko. Larunbateko jarduera bukatuta, Iruñera itzuliko gara.
Bazkaria
Nork bere janaria eramango du eta denok elkarrekin bazkalduko dugu.
Prezioa
Larunbateko jarduera (Irunberriko arroilan rafting lasaia): 25,00 €
Igandeko jarduerra (arroila jaitsiera Burgin): 35,00 .
Prezioan sartzen dena: arroila-jaitsiera egiteko beharrezkoa den materiala alokatzea, mendiko gidaren zerbitzua eta asegurua.
Norberak eraman beharrekoa
  • BAINUJANTZIA KIROL KAMISETA BATEKIN BATERA.
  • EGOERA ONEAN DAUDEN ZAPATILA, BOTA EDO TREKKINGAK.
  • ALDATZEKO ARROPA ETA ZAPATILAK..
  • JARDUERARAKO JANARIA ETA URA.
Oharra
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea eta gomendagarria da osasun arazoren bat izanez gero gidari abisua ematea.

IZENA NOLA EMAN

UR asteburuan izena emateko ezinbesteko baldintza da gutxieneko maila izatea egunean zehar euskaraz aritu ahal izateko.

Izena online eman dezakezu hemen klik eginda, euskaltegian bertan aurrez-aurre, edo telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.