Iruñerriko III. mintzodromoa hemen da!

Ekitaldiak

Iruñerriko IKA, Iruñerriko AEK, Hizkuntz Eskola, Zubiarte euskaltegia eta Mintzakide egitasmoa elkartuta antolatu dugu ekimena, hirugarrenez.

Apirilaren 24an eginen dugu, Iruñeko autobus geltoki zaharrean elkartuta arratsaldeko 6,30etan.

Aritzeko modua

Parte-hartzaile guztiak lauko taldetan bilduko dira eta 20 minutuz hizketan ariko dira gai baten inguruan. 20 minutuak pasatuta, taldeak desegin eta beste laukote batzuk eginen ditugu beste 20 mintuz beste gai baten inguruan aritzeko. Bukatutakoan gauza bera eginen dugu. Osotara 20 minutuko hiru tarte izanen dira.

Mintzodromoaren funtzionamendua hizlari batek bideratuko du. Gainera, euskararekin lotura duen jende ezaguna ere izanen da gurekin batean tartarrean, eta zozketak eta opaiak ere bai!

Izena ematea

Eman izena apirilaren 19a baino lehen. Horretarako egin klik hemen eta bete galdetegia. Nahiago baduzu, euskaltegian bertan egin dezakezu edo 948 22 22 46 telefonora deituta.