ELEKA ITZULTZAILEAK

Euskaraz irakurtzeko edota entzuteko testuak ezinbestekoak ditugu euskaldunok euskaraz biziko bagara. Han eta hemen jasotzen dugun informazioa euskaraz jasotzea berreuskalduntze prozesuaren atal garrantzitsua da. Guk gure alea jarri nahi dugu arlo horretan, eta hori dela-eta, itzulpengintza zerbitzua eskaintzen dugu, euskarazko testuen kalitatea bermatuz, eta kasuan kasu aurrekontuak egokituz.

Esperientzia handiko taldea gara, hogei urtetik gora eman ditugu itzulpengintza lanetan hainbat elkarte, sidikatu, alderdi politiko, enpresa eta norbanakorendako. Geure lanaren helburua testu zuzenak eta ulertzen errazak lortzea da; irakurleak arazorik gabe jaso dezan informazioa euskaraz. Horretarako, lan jario metodikoa eratu dugu, eta itzultze prozesuan behin baino gehiagotan aztertzen ditugu testuak, euskarazko komunikazio egokia eta arina bermatzeko.

Aurrekontua eskatzeko edota edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: eleka@ika.eus

  • Testu teknikoak
  • Itzulpen literarioak
  • Komunikatuak
  • Dibulgazio testuak
  • Webguneak
  • Epe laburrean egin beharrekoak