Asteburuko barnetegia Lesakan

Asteburuko barnetegia eginen dugu martxoaren erdialdean Lesakako Matxinbeltzenea etxean. Euskara ikasten ari direnendako aukera ederra da egun horietan mingaina astintzeko, eta beren mailari bultzadatxoa emateko. Honatx informazio guztia eta izena emateko modua:

Datak eta tokia
  • Martxoaren 13, 14 eta 15ean, Lesakako Matxinbeltzenea etxean
Mailak
  • B1etik aurrerakoak
Prezioa
  • 145,00€

Informazio gehigarria

  • Prezio horretan sartuta daude klaseak eta egonaldia, hau da: bi pentsio oso, ostiraleko afaria, larunbateko otordu guztiak (larunbateko afaria sagardotegian izanen da), eta igandeko gosaria eta bazkaria.
  • Lotarako zakua eramatea gomendatzen dugu, baina izarak izanen dira lotarako.
  • Lehortzeko oihala ere eraman beharra dago.
Izen ematea
  • Matrikula internet bidez egin dezakezu beheko botoian klik eginda. Nahiago baduzu, euskaltegian bertan ere egin dezakezu, edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.
  • Izena emateko azken eguna: martxoaren 9a.