Maiatzaren 10ean Itzaltzura joanen gara Gartxoten ibilbidea egitera eta egun pasa euskaraz gozatzera. Jarduera irekia da, edonork eman dezake izena betiere euskaraz moldatzeko gai bada.
PLANA
Goizeko 7,30etan aterako gara Iruñetik. Parte-hartzaileen autoetan joateko antolatuko gara.
Lasai-lasai joanen gara Itzaltzura eta han elkartuko gara denok. Ideia da goizeko 9,30ak aldera ibiltzen hastea. Itzaltzuko lagun batek gidatuko gaitu bide guztian zehar. Goiza mendi buelta egiten pasako dugu, eta Itzaltzuko elkartea irekita izanen dugu bertan bazkaltzeko. Bazkaritarako nork berea eraman beharko du. Bazkalondo goxoa eginen dugu euskaraz tar-tarrean eta gero Iruñera itzuliko gara.
MENDI BUELTA
Gartxoten bidea paseo ederra da Zaraitzuko inguru zoragarrian. Basoan barna ibiliko gara eta goi kaxkoetara ere igoko gara, Pirinio aldera bista ikusgarriak gozatuz. 12 km-ko ibilaldia da eta 650 metro inguruko desnibela eginen dugu. Mendiko botak eta arropa egokia eramatea komeni da. Ibilalbidea mapan ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.
PREZIOA
Ez da deus ordaindu behar, helburua elkarrekin egun pasa euskaraz egitea da. Bidaia auto bakoitzean joaten direnen artean ordainduko da. Izena eman beharra dago, jarduera behar bezala antolatzeko.