Bi asteko barnetegia eginen dugu irailaren hasieran Lesakan. Barnetegiaren helburu nagusia mintzamena lantzea da, eta bereziki jorratuko da ahozko komunikazioa. Eskola orduetan hizkuntzaren erabileran trebatuko dira ikasleak; jariotasuna, adierazkortasuna, eta bat-batekotasuna landuko dituzte batez ere, egokitasuna eta zuzentasuna bazterrean utzi gabe, noski, baina lanketak eguneroko komunikazio beharretara bideraturik eta ez azterketak prestatzera. Eskola ordu horiek bestelako jarduerekin uztartuko dituzte (tailerrak, irteerak…) eta eguneroko bizitza euskara hutsean eginen dute. Hobetu zure ahozko euskara maila mintza barnetegian!
Tokia
- Lesakako Matxinbeltzenea
Datak
- Abuztuaren 31tik irailaren 13ra
Mailak
- B1 | B2.1 | B2.2
Prezioa
- 600,00 € (2026 – 2025 ikasturtean IKAn ikasi duten ikasleendako 550,00€)
Matrikula
- Beheko botoian klik eginda egin dezakezu matrikula. Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egin dezakezu IKAko edozein euskaltegitan edo telefonoz 948 18 83 25 zenbakira deituta.