JARDUERAREN HELBURUA EUSKARAZ ARITZEA DA, BERAZ EUSKARAZ ARITZEKO GUTXIENEKO MAILA BEHAR DA PARTE HARTZEKO.
Plana
Ur asteburuan Irunberriko arroila ezagutuko dugu rafting lasaia egin bitartean, eta Burgi inguruko Arandari arroilan barna jaitsiko gara saltoka, zilipurdika eta rapel egiten.
Gainera, asteburu osoko euskaraldia izan dadin, gaua Irunberriko Iturbero kanpinean pasako dugu animatzen direnekin.
Ekainaren 6a, larunbata
15:00etan elkartuko gara Irunberriko Iturbero kanpinean. Handik bertatik abiatuko gara Irunberriko arrilan raftinga egitera. Jarduera bukatuta, hara bueltatuko gara eta elkarrekin hartuko dugu merendua. Lotara gelditzen direnak han geldituko dira.
Ekainaren 7a, igandea
Burgiko sarreran dagoen aparkaleku txiki batean elkartuko gara goizeko 9:30ean eta handik bertatik abiatuko gara Arandari arroilaren jaitsiera egitera. Jarduera han bertan bukatuko da. Ondotik elkarrekin bazkalduko dugu han inguruan.
Egun baterako bakarrik edo bietarako eman daiteke izena.
Bidaia
Parte hartzaileen autoetan joanen gara, auto bakoitzean joaten direnen artean ordainduko da bidaia.
Otorduak
Nork bere janaria eramango du eta denok elkarrekin eginen ditugu otorduak.
Prezioa
- Larunbateko jarduera (Irunberriko arroilan rafting lasaia): 35,00 €
- Iturbero kanpinean gaua: 10,00 €
- Igandeko jarduerra (arroila jaitsiera Burgin): 25,00€
Prezioan sartzen dena: arroila-jaitsiera eta rafting egiteko beharrezkoa den materiala alokatzea, mendiko gidaren zerbitzua eta asegurua. Lotarako tokia kanpin dendan edo furgonetan Iturbero kanpinean.
Norberak eraman beharrekoa
- BAINUJANTZIA KIROL KAMISETA BATEKIN BATERA.
- EGOERA ONEAN DAUDEN ZAPATILA, BOTA EDO TREKKINGAK.
- ALDATZEKO ARROPA ETA ZAPATILAK..
- JARDUERARAKO JANARIA ETA URA.
- LOTARA GELDITZEN DIRENEK LO ZAKUA ETA KANPIN DENDA (EDO FURGONETA)
Oharra
Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea eta gomendagarria da osasun arazoren bat izanez gero gidari abisua ematea.
Izena nola eman
UR asteburuan izena emateko ezinbesteko baldintza da gutxieneko maila izatea euskaraz aritu ahal izateko.
Izena online eman dezakezu behekok botoian klik eginda, euskaltegian bertan aurrez-aurre, edo telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.