Asteburuko barnetegia eginen dugu azaroaren bukaeran Lesakako Matxinbeltzenea etxean. Euskara ikasten ari direnendako aukera ederra da egun horietan mingaina astintzeko, eta beren mailari bultzadatxoa emateko. Honatx informazio guztia eta izena emateko modua:
Datak eta tokia
- Azaroaren 21, 22 eta 23an, Lesakako Matxinbeltzenea etxean
Mailak
- B1etik aurrerakoak
Prezioa
- 99,00 €.
Informazio gehigarria
- Prezio horretan sartuta daude klaseak eta egonaldia, hau da: bi pentsio oso, ostiraleko afaria, larunbateko otordu guztiak , eta igandeko gosaria eta bazkaria.
- Lotarako zakua eramatea gomendatzen dugu, baina nahi izanez gero, etxean bertan izarak har daitezke, eguneko 3,00 € gehiago ordainduta.
- Lehortzeko oihala ere eraman beharra dago.
Izen ematea
- Matrikula internet bidez egin dezakezu beheko botoian klik eginda. Nahiago baduzu, euskaltegian bertan ere egin dezakezu, edota telefonoz 948 22 22 46 zenbakira deituta.
- Izena emateko azken eguna: azaroaren 18a.
