Euskaltegian matrikulatutako 16 urtetik gorako helduek Euskarabidearen (Nafarroako Gobernua) eta udalen diru-laguntzak jaso ditzakete. Biak bateragarriak dira, hau da, biak jaso daitezke aldi berean.
- A1 mailan matrikulatutako ikasleentzako Euskarabidearen laguntzak (Nafarroako Gobernua) matrikularen %100erainokoak izan daitezke.
- A2 eta C1 bitarteko mailetan (biak barne) matrikulatutako ikasleentzako Euskarabidearen laguntzak (Nafarroako Gobernua) matrikularen %80rainokoak izan daitezke.
- Nafarroako udalek ere laguntzak ematen dituzte. Kasu gehienetan Euskarabideak ematen dituen laguntzak eta udaletakoak bateragarriak izaten dira.
- Deskargatu PDF formatuan Euskarabidearen laguntzak eskatzeko jarraibideak (2025eko uda ikastaroak etea 2025 – 2026 ikasturtea).
- Deskargatu PDF formatuan Iruñeko Udalaren laguntzak eskatzeko jarraibideak (2025eko uda ikastaroak).
Informazio ofizialera jotzeko estekak:
