Abuztuaren 28tik 30era asteburuko hiri barnetegia eginen dugu Iruñean.
Barnetegiaren helburu nagusia mintzamena lantzea da, eta bereziki jorratuko da ahozko komunikazioa. Eskola orduetan hizkuntzaren erabileran trebatuko dira ikasleak; jariotasuna, adierazkortasuna, eta bat-batekotasuna landuko dituzte batez ere, egokitasuna eta zuzentasuna bazterrean utzi gabe, noski, baina lanketak eguneroko komunikazio beharretara bideraturik eta ez azterketak prestatzera. Eskola ordu horiek bestelako jarduerekin uztartuko dituzte (tailerrak, irteerak…).
Zure euskara mailari bultzadatxoa eman nahi badiozu, eman izena!
Datak eta ordutegiak
- Abuztuaren 28a, ostirala: 16:30 – 20:00
- Abuztiaren 29a, larunbata: 09:30 – 20:00
- Abuztuaren 30, igandea: 09:30 – 18:00
Mailak
- B1 eta B2
Edukia
- Klase orduek eta hainbat jarduerek eta ekitaldik osatuko dute barnetegia. Larunbateko eta igandeko bazkariak elkarrekin eginen ditugu.
Prezioa
- 60;00 € (bazkariak barne)