Otsailaren 1ean egun pasa joanen gara Belaguara, ipar eskia egitera eta euskaraz barra-barra hitz egitera, anima zaitez eta etorri gurekin!
PLANA
Goizeko 7,30etan aterako gara Iruñetik, parte-hartzaileen autoetan joateko antolatuko gara.
Ez baduzu inoiz eskiatu, lasai, ikastarotxoa egiteko aukera izanen duzu eta. Eskiatzen baldin badakizu, nekatu arte aritu ahal izanen zara. Eski ekiporik ez baduzu, alokatu ahal izanen duzu, erraketekin ibili nahi baduzu, ere bai. Pote bat hartu eta lasai ibili nahi baduzu paseoan, baita ere. Ez dago aitzakiarik!
Bazkaritarako nork berea eraman beharko du.
Jarduera irekia da, edonork eman dezake izena betiere euskaraz moldatzeko gai bada.
PREZIOAK
Egin nahi den jardueraren araberakoak izanen dira:
- Hasiberriendako ikastaroa + pistetarako sarrera + eski ekipoa alokatu: 15,00 €
- Pistetarako sarrera + eski ekipoa alokatu: 15,00 €
- Pistetarako sarrera: 10,00 €
- Erraketak alokatu: 10,00 €
Bidaia auto bakoitzean joaten direnen artean ordainduko da.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 23a.